XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikastolan ura sartu zen eta hondamendi handiak egin zituen egun bateko uholde txiki hark.

Oraingo honekin, Urko eta Ines izutzen hasiak ziren beren diario haren magia edo sorginkeriarekin. Izan ere, azkeneko amets hau diferentea zen. Hau ez zen aurrekoak bezelakoa.

- Hemendik aurrera, soilik amets onak idatziko ditut hemen, Urko. Bestela, badakizu.

Egunkari honek funtzionatu egiten du. Hemen idazten ditudan ametsak egi bihurtzen dira! Garbi utzi digu, orain arteko ametsekin. Beraz ez dugu zertan arriskatu beharrik.

- Bai, arrazoi duzu, Ines. Neuk ere ez nuen fede gehiegirik osabak esandakoaz, baina, orain garbi dago.

Ez du merezi arriskatzea. Hemendik aurrera jolaserako bakarrik erabiliko dugu. Aztiak izango gara. Adibinoak, etorkizunaren igarleak, asmatzaileak.

- Ez dago gaizki pentsatua.

Geroztik hamaika abentura bizitu zituzten elkarrekin, aurrez jakinaren gainean egoteak ematen zien abantailaz baliatuz. Egunkari magikoak sekula baino gehiago lotu zituen bi lagunak. Apartaezinak bilakatu ziren.